102.saioa: wikiST eta Gose

gose.infoSaioa entzuteko HEMEN. 102. saioa izango da 2007. urteko azkena. Madrilera igorri dugu gure berriemaile berezia, Teketen eta wikiST jardunaldiaz mintzatu zaigu handik.
Euskal Herrira itzulita, Ines Osinaga Gose taldeko trikitilari eta abeslaria gonbidatu dugu geurera. Azken diskoa hizpide hartu, abesti mordoa entzun eta gustura aritu gara berbetan. Gozo gozo Gosegaz.

101. saioa: Maletillak bertsotan GARAko plazan

maletilla.gara.netSaioa entzuteko HEMEN. 100. saioa egin genuen, eta aurrera jarraitzen dugu. 3 digitoak pasa ditugu dagoeneko -Rubalcabak atxilotuekin bezala- eta jarraitzen dugu irrati emankizunarekin. Abenduan ia urtero bertsolari txapelketaren bat dugula eta, aurten be Gipuzkoako ospatzen da. Ilunbeko zezenplazan izango da finala eta horregatik maletilla.gara.net hartu dugu hizpide. Kanpaina horretan burubelarri aritu den Joseba izan da gurean. Datuak eskaini dizkigu, bertsolaritza eta teknologia berriak, partehartzea, egunkariak eta Internet… gai interesgarriak hartu ditugu hizpide.

Gero, ohikoa dugun Albisteak 2.0 albistegi teknologikoari ekin diogu, webgune berri, eztabaida eta antzeko albisteak gureganatuz. Musikarekin uztartuz, saio atsegina atera zaigu azken hau ere.

100. saioaren kronika, lagun artean zuzenean

irratia.com #100 iragarkiaHeldu gara 100. saiora eta, iragarri bezala, saio berezia antolatu dugu. Zuzenean, baina lagunez eta gonbidatuz inguraturik egin nahi izan dugu. Horregatik Bilboko Kafe Antzokiko eskenatoki gainean egitea pentsatu genuen. Saioa zuzenean antzokitik gaueko 10etan eta jai bezperan… Zer aterako ote zen? Ondo aterako zaigu? Teknikoki zailtasunak ditu horrelako irratiko estudioa beste leku batera eramateak. Barne komunikazioa ez da han bezain posiblea, nerbioak eta akatsak azaleratuko dira seguru… Dena ondo lotuta dago? Mila xehetasun dira segurtatu beharrekoak. Webcam bidezko emisioak huts egin digu, hori egin behar zuten lagunek ezin izan dute etorri-eta. Tira, hori barik ere moldatuko gara. Pantaila erdian dago, proiektorearekin; albo batean Ibon eta Ekaitz mahai batean, musikak eta bideoak emateko prest, bestean Patxi eta Jabi… Jarraitu 100. saioaren kronika, lagun artean zuzenean irakurtzen