82. saioa: Posizionamendua (SEO) eta web semantikoa reggae apur batekin

Saioa entzuteko HEMEN. Egoitz Goikoetxea Kingston Hiriko esataria web posizionamenduan aditua da. Ageri enpresako sortzaile euskal seo bloga ere martxan du. Egun baina, Madrilen ari da lanean. Han harrapatu eta bilatzaileetako emaitzak zelan hobeto azaldu digu. Reggae musika entzun dugu gaur, Euskal Herrian klasikoak diren doinuen bertsio orijinalak. Fermin Muguruzaren Talka Tour 07 abiatu dela eta, Pariserat abiatu gara gero. Aitor Urbieta informatika ikerlaria han da, eta asteazkenean FM ikusteko aukera izan zuen. Kronikaren ostean, bere ikerketagaiaz, web semantikoaz berba egiteko parada izan dugu.

81. saioa: Saharatik ingurune mobilera

Saioa entzuteko HEMEN: irratia.com honetako Jabi Zabala Saharako errefuxiatu kanpamenduetatik itzuli da. Eta Sahara hartu dugu hizpide. Antolaketa territoriala, hezkuntza, irratia, teknologia berria. Gaia sakon aztertu eta hurbiltasunez landu dugu. Fermin Muguruzaren Talka Tour 07 aipatu, eta ingurunemobil.net ekimeneko antolatzaileekin izan gara. Mobilmetraia lehiaketa bat da.

Albisteak 2.0 atalean berriz, errepasoa eman diogu aktualitate teknologikoari. bildu.net gunean irratiacom etiketarekin topatuko dituzue gure albisteak.

80. saioa: Saharako Zinemaldia hizpide

Saioa entzuteko HEMEN: irratia.com honetako Jabi Zabala Saharako errefuxiatu kanpamenduetara joana zela eta, bertako zinemaldia, webgune ezberdinak eta musika saharauiarekin saio berezia egin dugu. Saharatik.com guneari arreta berezia jarri diogu. Konexioa berriz ezin izan dugu burutu, saiatu saiatu garen arren. Programa ostean, harremanetan egon gara berriz.

Albisteak 2.0 atalean berriz, errepasoa eman diogu aktualitate teknologikoari. bildu.net gunean irratiacom etiketarekin topatuko dituzue gure albisteak.

79. saioa: Sua falta zaigu eta Gaztezulo

Saioa entzuteko HEMEN: Blogari bat, idazle bat gurean. Elkarrizketa luze bat, galdera eta erantzun laburrez osatua, musikaz tartekaturik. Idazkuntzaz, literatura, blogintza eta abar. Katixa Agirre gurean. Hizketaldi atsegina. Gero Gaztezulo aldizkari berrituari buruz mintzatu gara Aitziber Iartzarekin. Jaia Bilboko Kafe Antzokian eta aldizkaria kioskoetan.

Albisteak 2.0 atalean berriz, errepasoa eman diogu aktualitate teknologikoari. Gurean eta nazioartean. Musika librearen tartean Arrasateko Los Cretinos entzun ditugu, Londonera bidean autoa arrankatu duten honetan.