77. saioa: Lau urte Irak inbaditu zutela

Saioa entzuteko HEMEN: Irak inbaditzen hasi zirela lau urte dira. Gaur bezalako egun baten. 2003ko martxoan. Hilabete lehenago Egunkaria itxi ziguten, eta itsasoa beltzez jantzi zuten, agintari berdinek. Orduko errepasoa egin dugu, garaiko testuak eta iragarpenak gurera ekarrita. Gogoeta eginez. Irak, nazioarteko egoera, Internet eta G8 gailurra gero. Denak izan ditugu hizpide.

Albisteak 2.0 atalerako albiste teknologikoak gorde ditugu. Modu dinamiko batean, albisteei ahotsa eman, eta bildu.net irratiacom lastermarka bezala gorde ditugu.

76. saioa: Josu Juaristi GARAko zuzendariarekin

Saioa entzuteko HEMEN. Josu Juaristi izan da euskal komunikabideetako zuzendarien artean bloga irekitzen lehenengoa. GARA egunkaria berritu eta euskarazko GAUR8 astekaria ere sortu dute, sarea eta papera uztartu asmo dituena. Kazetaritzaz eta Interneti buruz elkarrizketa mamitsua izan dugu.

Albisteak 2.0 Teknologia berriak, Internet, musika, literatura… zer ez dugun aipatu gure gaurko emankizun honetan. Eta azkenik Musika librearen tartean, ccmixter kantuak nahasten jarraitu dugu.

75. saioa: Japonetik Berlinera

Saioa entzuteko HEMEN. Japonen hasi dugu gure saioa. Lagun bat, entzule bat daukagu han. Skype bidezko elkarrizketan hango bizitzaz, mugikorren iraultzaz, blogak, flickr, youtube… izan ditugu hizpide. Gero, gure musikarien nazioarteko ibilbideetaz mintzatu gara. Berri Txarrak, Fermin Muguruza eta Makala. Zarauztarra Berlinera joango dela eta gurean izan da hizketan.

Albisteak 2.0 atalean albiste teknologikoak landu ditugu, eta besteak beste Josu Juaristi Garako zuzendariaren bloga eta Gaur8 proiektua gogoratu ditugu. Bideoak, Feevy, ccmixer proiektua eta beste ere aipagai gurean.