58. saioa: Jaizki Mundutik Euskal Herrira | Orhipean nazioartean

Azken saioa egin dugu lagunok, arratsaldeon. Denboraldiko saioa entzuteko aukera emankizun berezi honetan.

Ikasturtea egin dugu hemen, Interneten eta irrati estudioan. Urtea Euskal Herria begira, nazioarteari so… teknologia berriak, musika, kultura eta jendartea hizpide hartuta.

Munduari so, Jaizki ezagutu genuen Singapurren, eta bueltan dator, trenez bidaia izugarri interesgarri batean. Bidean harrapatu dugu, Kanbodiako ziberkafe batean gurekin konektatuta. Datozen asteotako ibilbidea aurreratu digu eta ezagutu dituen herrialde eta jendeen berri eman digu. Eta Orhipean berriz Xamar, liburuaren hiru bertsio berri (gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) besapean dituela. Tartean Lou Reed bera ere saiora gonbidatu dugu. Zergatik ez?

Saioa entzun dezakezu HEMENDIK eskuratuta.

57. saioa: Stallman Zarautzen, danbaka.com

Iragan asteburuan Xakela gazte asanbladak Zarauzko Putzuzulo gaztetxean eginiko Software asteburu librea jardunaldiak izan ditugu hizpide gaurkoan. Kronika txiki bat egin dugu han ikusi-entzun-esandakoen inguruan. Bertatik emititzen duen Arraio irratia ere aipatu dugu, Interneten birsortutako irrati librea, 80ko urteetan jatorria zuena, eta berriro ere uhinetara egin du salto sarean agertu ostean. Beraiek asteburuko hitzaldiak bildu eta webgunean eskegi dituzte entzungai, .ogg formatoan.

Bestalde, danbaka.com webgune berria bisitatu eta bertan ostatu hartuta dauden talde batzuen kantak entzun ditugu, bertan eskuratuta.

Saioa entzuteko HEMEN klikatu.

56. saioa: La Kermes eta software asteburu librea

Ruso eta Andres Belmonte musikariek proiektu berria abiatu dute: la kermes. Arratsalde eguzkitsuetako solasaldi eta jaia da Kermes. Diskoa ere horrelakoa da, solasaldi bat, sakona, gogoeta bat munduari. Hizkuntza asko daude elkarrizketan: gaztelania, frantsesa, euskara… eta musika anitza. Gurean izan dira, disko berriarekin. Eta elkarrizketa koloretsua atera diegu. Musikari onak eta kolaboratzaile ezagunak tartean. Entzuteko modukoa.

Eta saioaren bigarren zatian Zarautzen asteburuan burutuko den software asteburu librea izan dugu hizketagai. Programaz jardun gara, dauden gauza interesgarriak, eta Richard Stallmanen bisita gogoratu dugu. Asteburuon, Zarautzen.

Irrati emankizuna entzun gura baduzu: HEMEN.

55. saioa: Fermin Muguruza diskoa kaleratu eta hilabetera, errepasoa eginez

Fermin Muguruza izan dugu gurean, diskoa kaleratu zuenetik hilabetea igaro denean. Aurkezpenak egin ditu lehenbizi Donostian (Euskal Herria), Bartzelonara (Katalunia) joateko, gero Madrilen (Espainia); Parisen eta Berlinen ere egin asmo zuen, baina aitaren heriotzak dena gelditu zuen. Orain, egin duen lehen elkarrizketa eskaini dio irratia.com emankizunari.

Euskal Herria, Jamaika, musikaren panorama, egoera politikoa, nazioarteko egoera… zertaz ez garen mintzatu ordu beteko saioan. Disko osoa entzun, eta kalaka interesgarria izan dugu. Entzun gura baduzue: HEMEN.