23. saioa: Papera / Digitala, gogoetak

Azkenik lortu dugu saioa ondo grabatzea, mp3ra pasatu ahal izateko. Gaurkoan, gure gogoeten gainean ezezik, Luistxok idatzitako Papera / Digitala testua aztertu dugu. Vilaweb ere izan dugu hizpide, azken 10 urteotako kazetaritzaren bilakaeraren inguruko jardunaldia antolatu baitu Kataluniako komunikabide erabat digital honek. Blogpulse, saharauien Ciberintifada, Lemoizko gatazka gogoratzeko webgunea , Kopyleft jardunaldiak eta Igorringoren weblog euskaldun berria ere aipatu ditugu gaurko saioan.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 22 MB).