17. saioa

Aste honetako saioan Informatikari Euskaldunen V. bilkuran ikusitakoaz jardun dugu. Beste gai batzuk ere aipatu ditugu: Euskal Kultur Erakundearen webgune berria, Googleren iragarkiak, Amazon-en OpenSearch tresna interesgarria 13 M, Multitudes Online liburua…

Entzungai berezi bi izan ditugu gaurko saioan: La Haine kontrainformazio webguneak argitaratutako diskoa eta R13 talde euskaldunak CC lizentziapean ateratako diskoa.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 24 MB).

16. Saioa: Elgeta ostean, fumata bianca

Iragan igandeko blogarien bilkura izan dugu hizpide gaur, beste albiste batzuen artean (Google bideoak, blogak UEUn, katalanezko eta gaztelaniazko podcast bi, buztan luzea…), baina gaurko irratsaioko albiste nagusia zuzenean ari ginela gertatu da: Ratzinger jauna izendatu baitute “aita santu” Erroman eta zuzenean jakinarazi digu Eibartik Eneko Astigarraga entzuleak, Skype erabiliz.

Azkenik Firefox nabigatzaile librearen behin behineko euskarazko bertsio osoa agertu dela ere nabarmendu dugu gaurkoan, Librezalen eskuragarri dagoen 1.0.3 bertsioa. Eta gure burua ere izan dugu mintzagai, Oier Gorosabelek gure teknofiliaren argumentazioa xaxatzeko idatzitako testuaren zuzuan.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 25 MB).

15. Saioa: Elgetako blogisten topaketa

Datorren igandean Elgetako Espaloia kafe antzokian egitekoa da euskal blogisten estraineko topaketa. Bertako sustatzaile eta Sustatuko zein Goiena.net-eko editore Iban Aranzabalekin hitz egitekoak ginen honen inguruan baina ezin izan dugu zuzenean berarekin bat egin. Dena dela, igandean blogisten topaketa izango da Elgetan eta horren inguruan egin dugu berba gure irratsaioan.
Jarraitu 15. Saioa: Elgetako blogisten topaketa irakurtzen

14. saioa: Irratiaren amaiera eta Podcast mundua

Gaurkoan podcast joera izan dugu hizpide irratia.com irratsaioan. Wired aldizkariaren martxoko zenbakiak gai hau Irratiaren amaiera izenburupean aztertzen zuen, besteak beste sateliteak, irrati digitala, disko gogordun entzungailuak eta TIVO-irratiak aipatzen zituen. Podcast-ari buruzko azalpenak, adibideak eta helbideak aipatu ditugu.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 25 MB).
Jarraitu 14. saioa: Irratiaren amaiera eta Podcast mundua irakurtzen

Arazo teknikoak eta atsedena

Disko gogorraren arazo bat dela eta, irratia.com-en azken bi irratsaioak ezin izan ditugu mp3 formatora pasatu. Ondoren, Aste Santuan eta Pazko Astean atsedena hartu dugu, baina ez gaude geldi. Datorren astean, betiko moduan, teknologia berriak jorratuko ditugu zuzenean Bilbo Hirian, 18:00etatik 19:00etara. Beraz, badakizue, asteartean konekta zaitezte.