6. saioa: eguraldia, doako egunkariak

Arazoak izan ditugu irratsaioetako batzuk mp3 formatora pasatzeko, irratiko ordenagailuan dauden diskoak bete-beterik daudelako. Azkenik lortu dugu saio hau eskegitzea, baina zarata arraroak entzuten dira atzean, Kubako Radio Relojen bezala. Tira, gaurkoan eguraldia izan dugu hizpide, hasteko, EHKMEk eta euskalmet-ek iragarri bezala, hotza eta elurra etorri zaizkigu. Atzo Bilbon eta Espainiako hiri batzuetan kaleratutako Que doako egunkaria ere izan dugu aipagai.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 64 Kbps stereo, 28 MB)
Jarraitu 6. saioa: eguraldia, doako egunkariak irakurtzen

5. saioa: Midem eta musikaren negozioa

Musikaren negozioaren kinka larriaz jardun dugu gaurko saioan, datorren astean Cannesen Midem azoka izango dela profitatuz. Europan musikaren industriak duen hitzordurik garrantzitsuena da Midem eta, azken urteotan, gure musikaren zabalkunderako horrelako foroetan egotearen garrantziaz ohartuta, zenbait euskal disketxe joan ohi dira euskal ekoizpenen berri ematera.

Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Soinuak programaren babesaz joango den expedizio horretako kide Gotzon Uriberekin izan gara solasean. Berak Noizpop zigilu txiki eta independientea sortu du, Gaztelupeko Hotsak-en babespean, gurean pop musika bultzatzeko xedez.
Jarraitu 5. saioa: Midem eta musikaren negozioa irakurtzen

4. saioa: Zapatismoa, Sahara

Egunotan 11 urte bete dira EZLNren berri izan genuenetik eta askok Internet hitza estrainekoz entzun genuenetik. Chiapaseko oihanean altxatutako indigena mugimenduaren berri sareak berak eman zuen eta, ondorengo urteetan ere, sarearen bidez izan dugu bertan jazotzen denaren berri. Bestetik, Mendebaldeko Sahara ere izan dugu hizpide, Mohamed Salem Hach-Embarek Polisarioko kidearen erbesteko heriotzak berriro ekarri baitigu gogora herri honen egoera larria. Zapatisten zein saharauien inguruko helbide interesgarriak aipatu ditugu, sarean Marcos komandantearen ahotsarekin entzun daitezkeen ipuinak edo saharauien sareko telebista kasu.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 64 Kbps mono, 28 MB).
Jarraitu 4. saioa: Zapatismoa, Sahara irakurtzen