Basque Electronic Shepherds' Meeting

48. saioa: Gazte Topagunea, Aho Bete Kanta

Written on 2006America/Los_Angelesk2006 Apirilak 18 – 6:11 pm | by irratia.com |

Etxarriko Gazte topagunea eta bertan GazteSareak egin duen jarraipena izan ditugu hizpide gaurkoan. Topaketa horretan Interneten bidez hedatzen den Irauli Uhinak irratsaioak berebiziko zeregina izan du, bertatik saio bereziak eginez. Bertako esatari Haginen eskutik Irauli Uhinak proiektuaren berri izan dugu gaurkoan. Saioak mp3 eta ogg formatoetan eskegitzen dituzte eta, Internet hedabide moduan erabiliz gauza gehiago egiteko asmoa dute. Gazte Topagunean software librea, segurtasuna, blogak eta hacklabak izan dira hizpide hainbat hitzalditan. Gazte Sarean eskegi dituzten Kaiolatik at bideoak ere nabarmendu ditugu.

Bestalde, YouTube eta bertan azkenaldion agertu diren Corta un momento (Australiako telebista bateko kazetaria Espainiako gobernuko ordezkari bati torturari buruzko galdera ezerosoak egiten) eta Fermin Muguruzaren azken bideoklipa.

Aho Bete Kanta proiektuaz ere jardun dugu. Proiektu honen helburua azken 40 urteotako euskal herri musikak emandako piezarik esanguratsuenak aukeratu eta musika eskolen errepertorio didaktikoan sartzea da. Mila ale bildu nahi dituen proiektu honen lehen sortak 230 kanta bildu ditu, bakoitza kantaren inguruko azalpenekin, argazkiekin eta partiturekin. Barruan DVD-ROMa dakarren liburua hasi dira banatzen musika eskoletan, baina dudarik gabe webgunea izango da herritar orok proiektu horretarako sarbidea izateko modu nagusia, eskuragarriena eta bateragarriena delako.

Besteak beste, Coloradotik (AEB) jaso dugun entzule baten feedback-a aipatu dugu eta gogoratu dugu delicious-en irratiacom etiketa jarriz zuen lotura interesgarriak bidali ditzakezuela, aipa ditzagun. Gainerako irratiei dagokienez, Eguzki Irratiaren berpiztea ikusi dugu egunotan, zorionez, baina Antxeta irratian uholdeak egindako kaltearen albistea ere heldu zaigu tamalez.

Saioa entzuteko, HEMEN klik egin.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Related Posts

Put your related posts code here
  1. 2 erantzun to “48. saioa: Gazte Topagunea, Aho Bete Kanta”

  2. By katu on mai 29, 2006 | Reply

    Aho bete kanta proiektua arras interesgarria ematen du. Zein webgunean duzue asmoa argitaratzeko?
    Eskertuko nuke zuen erantzuna.

  3. By Administrator on mai 30, 2006 | Reply

    Ez dugu guk inongo webgunetan argitaratzeko asmorik. Zertarako? Eurek argitaratu dute ahobetekanta.arteola.com helbidean, loturak ondo adierazten duenez.

Post a Comment

Astelehenero zuzenean

zuzenean entzunAstelehenero 18:00-19:00 (GMT+1) Bilbo Hiria irratian. Klik irudian zuzenean entzuteko.

Internet radio show irratia.com webcasts live every monday 18:00-19:00 (GMT+1) from Bilbo Hiria Basque radio station. Click here to listen to live stream.

Zuzeneko seinalea entzuteko sakatu hemen (128 Kbps stereo).

Bilatu hemen: