Basque Electronic Shepherds' Meeting

27. saioa: Musika albiste eta elkarrizketak

Written on 2005UTCk2005 Urriak 25 – 8:41 am | by ptx |

Mikel Unzurrunzaga Makala Hondartzan lanarekin irratia.com saiora etortzekotan zen, baina Zugarramurditik bueltan, kotxeak matxura izan du. Pena. Hurrengoan izango da gurekin. Metak disketxearekin bere bakarkako lana kaleratu du Zarautzko musikari, disko jartzaile, promotore eta surflariak. Reggae musikatik hasi, eta dantzarako aproposak diren doinu mordo bat bildu ditu bere lanean. Bere diskoko kantuak entzun ditugu, eta musika beltzaz gozatu dugu.

Entzun eta Berri Txarrak
Entzun aldizkariaren 45. zenbakia izan dugu eskuartean, eta aldizkaria goitik behera errepasatu dugu. Arreta berezia jarri diogu Berri Txarrak taldearen Jaio. Musika. Hil diskoari.

Musikherria
Euskal Herriko musika talde eta musikazale askoren ekimenez Musikherria disketxe autogestionatua sortu da. Horretaz berba egin dugu Gorka eta Ikerrekin, Musikherria proiektuko partaideekin. Solastu gara musikaz, eredu libreetaz, disketxea sortzeko arrazoietaz… eta aurrerantzean izango diren ekimenen aurrerapena egin digute.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 22 MB).

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Related Posts

Put your related posts code here
  1. erantzun bakarra to “27. saioa: Musika albiste eta elkarrizketak”

  2. By Jaime Docal Artajo on urr 26, 2005 | Reply

    Aupa Patxi, Jabi. Betidanik bezala zeure programa oso interesgarria iruditzen zait. Bitakora disenua gustatzen zait ere guztiz desberdina pasaden disenua. Nire uztez pasaden disenua gustatzen zitzaidan gehiago baina bakarrik da nire iritzia. Koloreak badaude gustokoenak. Segi horrela mila esker denagatik. Agur Jaime

Post a Comment

Astelehenero zuzenean

zuzenean entzunAstelehenero 18:00-19:00 (GMT+1) Bilbo Hiria irratian. Klik irudian zuzenean entzuteko.

Internet radio show irratia.com webcasts live every monday 18:00-19:00 (GMT+1) from Bilbo Hiria Basque radio station. Click here to listen to live stream.

Zuzeneko seinalea entzuteko sakatu hemen (128 Kbps stereo).

Bilatu hemen: