26. saioa: Berria egunkariko blogak gurean

Kike Turmix-i gorazarre egin nahi izan diogu gaurko saioan, atzo hil baizen Madrilen euskal rockak enbaxadore zeukan Kike. Berria egunkariak ere blogintzari ekin dio. Pasa den astean Matraka.info izan bagenuen hizpide, aste honetan Berriako blogak hartu ditugu berbarako gai.
Elkarrizketan, gurekin izan dira Mikel Elorza eta Anjel Lertxundi, Kornerreko eta Hitz besteko blogariak. Ala bloglariak?

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 22 MB).

Mikel Elorza eta Anjel Lertxundiz gain , Idurre Eskisabelek Amaren batean, Eneko Bidegainek Ipar haizea, Andoni Urbistondok Pinoi ttikian, Imanol Murua Uriak Mahai jokoan, Mikel Lizarraldek Ixteko ordua, Pello Urzelaik Konponbidearen talaia eta Irene Arraratsek Esate baterako blogak sortu dituzte.
Hainbat blog sortu ditu Berriak, eta blogosferan bertan izan duen oihartzunaz mintzatuko gara. Eztabaida piztu da, eta hori, berez, ez da txarra. Entzuleen iritzia bilatzen saiatuko gara. Skype bidez, e-posta bidez edota post honetan bertan erantzunez. Zuk zer diozu?

2 thoughts on “26. saioa: Berria egunkariko blogak gurean”

  1. Beno, ba animatzen naiz pare bat galderekin zuen gonbidatuentzat:

    – Normalean jarraitzen dituzue blogak, ingelesez, espainolez, euskaraz, frantsesez, katalanak, …? . Zeintzuk dituzue gogokoen?

    – Nola ikusten duzue blogen etorkizuna?

    – Maiztasun jakin bat daukazue pentsatuta zuen blogentzat? Adibidez, gaur Anduk bi post idatzi ditu. Mikelek egunero idatziko du?

    – Blogeko argazkiak norberak lortu eta sartzen ditu ala laguntza duzue hori egiteko?

    Animo eta mila esker!

  2. Aupa Jabi, Patxi. Pozten nau Bilbo Hirien teknologikoki adbantaia zuentzat eta geuk laster edukiko dugu irratia.com saioa interneten. Noski zeuen saioa oso interesgarria iruditzen zait. Segi horrela, ondo segi eta mila esker denagatik Jaime

Iruzkinak itxiak daude.