irratia.com 10 urtez
2000. urteko azaroaren 1ean egin genuen gure lehen saioa. Irratia euskaraz Internet bidez, eta zuzenean. Lehen aldiz euskaraz, Euskal Herrian.
- Ez zegoen euskarazko irratirik Internet bidez entzuterik.
- Herrialdez, edo herri mugatik gaindi ez ziren entzuten ahal irrati libre eta euskaldunak.
- Podcast saiorik ez zegoen sarean, iTunes ere ez zuen asmatu Steve Jobsek zuzendutako Apple faktorian.
Orain Euskal Herriko irrati gehienak entzun daitezke sarean, -azkenak izan dira irrati publikoak, baina hoiek ere hasi dira ez da gutxi-. Irrati libreak sarean kordinatzen dira Arrosaren bitartez, info7 bezalako irratia sortu da sarean bertan….
Mila esker, bide honetan lagun izan zaituztegun irrati, teknikari, musikari, lagun, elkarrizketatu, entzule eta gainerakoak…
irratia.com zaharra | Hasierako saioak eta html webgunea
irratia.com bloga | Bloga eta podcast aroa







4 erantzun to “irratia.com 10 urtez”
By iturri on Aza 7, 2010 | Reply
Sarean bai mugitu dela pixkat agurra, baina ni izango naiz blogean bertan lehen komentarioa egingo duena? Joe!
Eskerrik asko eta zorionak egindako lanagatik.
Sarean elkar ikusiko dugu.
By Dabid Martinez on Aza 9, 2010 | Reply
Albiste txarra, oso txarra eta pena asko ematen dit… baina beti alde onak ikusi behar direla esaten didate, beraz beste hamaikatxo proiektutan ikusiko dugu elkar!
Ondo segi lagunak!