Basque Electronic Shepherds' Meeting

15. Saioa: Elgetako blogisten topaketa

Written on 2005America/Los_Angelesk2005 Apirilak 12 – 6:00 pm | by irratia.com |

Datorren igandean Elgetako Espaloia kafe antzokian egitekoa da euskal blogisten estraineko topaketa. Bertako sustatzaile eta Sustatuko zein Goiena.net-eko editore Iban Aranzabalekin hitz egitekoak ginen honen inguruan baina ezin izan dugu zuzenean berarekin bat egin. Dena dela, igandean blogisten topaketa izango da Elgetan eta horren inguruan egin dugu berba gure irratsaioan.

Gero eta blogger, blogista edo blogari euskaldun gehiago dagonez gero eta, beste hizkuntzetakoek kedadak edo Blogs&Beers izeneko hitzordu informalak egiten dituztela ikusita animatu gara hitzordu hau egitera. Dagoeneko dozena batzuk (ehun inguru?) garenez gero, badago quorum nahikoa horrelako bat egiteko.

Horrez gain, Prisak ateratako bloga, Deiak hauteskundeen inguruan ateratakoa (Wordpress-en eginak biak, bigarrenak aipatzen ez duen arren), SER katearen podcast-ak, pirateria eta Zapateroren gobernuak egin nahi duen kanpainiaren aurkako ahotsak aipatu ditugu. Informatikari euskaldunen V. bilkura, Espainiako eta AEBetako eskuinak bideoak zabaltzeko sarea nola erabiltzen ari den, Googleren azken zerbitzuak, etortzear direnak eta bestelako kontu batzuk ere jorratu ditugu gaurkoan.

Related Posts

Put your related posts code here

Post a Comment

Astelehenero zuzenean

zuzenean entzunAstelehenero 18:00-19:00 (GMT+1) Bilbo Hiria irratian. Klik irudian zuzenean entzuteko.

Internet radio show irratia.com webcasts live every monday 18:00-19:00 (GMT+1) from Bilbo Hiria Basque radio station. Click here to listen to live stream.

Zuzeneko seinalea entzuteko sakatu hemen (128 Kbps stereo).

Bilatu hemen: