Basque Electronic Shepherds' Meeting

103. saioa: zazpi@2007 Joxe Rojasekin

Written on 2008eko urtarrilak 10 – 12:08 pm | by ptx |

zazpi@2007Saioa entzuteko HEMEN. 2008. urteari ekin diogu, zer eta aurrekoari begira. 2007an euskal blogosferak sortu zuenari so egon gara Joxe Rojas Teknopatarekin. zazpi@2007 ekimenean bozkatzeko aukera dago hilabete honetan. Zuk ere egin dezakezu. Guk urte hasteko, aurrekoari begira aritu gara… tertulian. Twitter bidez ere, entzuleek zuzenean parte hartu dute.

Related Posts

Put your related posts code here
  1. 5 erantzun to “103. saioa: zazpi@2007 Joxe Rojasekin”

  2. By Benito on urt 11, 2008 | Reply

    Metaeuskarari buruzko gogoetarekin geratu naiz. Konforme nago euskarari buruz berba egiten ez duten guneak sustatzera jo behar dela, baina orain ez dut uste euskal blogosfera hainbeste metaeuskara dagoenik. Seguruenik beste hizkuntzetako blogosferek besteko barietaterik ez da egongo gaietan, baina hori logikoa da neurri batean. Euskarazko Wikipedian seguru asko beti egongo da eduki gutxiago ingelesezko wikipedian baino.
    Hala ere, lehen esan dudan legez, ez dut uste une honetan hain monotematikoak garenik. Zuek inpresio hori daukazue?

  3. By Eneko on urt 23, 2008 | Reply

    Gero eta ordenagailu gehiago izango dira piztuta, giza aplikazioekin martxan, baina bestaldean erantzuteko gizakirik izango ez dituztenak :-)

  4. By Joxe on urt 26, 2008 | Reply

    @Benito: ez dakit, beharbada neure ‘profilaren’ kontua izango da, baina nik oraindik euskararen (eta euskal blogosferaren) inguruko hausnarketa larregi ikusten dut. Non irakur daiteke, demagun, Star Trek saileko hurrengo filmaren inguruko ezer? Edo Balmebendiren beraren inguruan, esate baterako? Hobetzen goaz, zalantza barik, baina autozentratuegiak garen inpresioa hartzen dut askotan…

  1. 2 Trackback(s)

  2. urt 21, 2008: Teknopataren txokoa > zazpi@2007: hamar egun bozkatzeko!
  3. ots 7, 2008: Teknopataren txokoa > Badator andEeereƱo...

Post a Comment

Asteazkenero zuzenean

zuzenean entzunAsteazkenero 13:00-14:00 (GMT+1) Bilbo Hiria irratian. Klik irudian zuzenean entzuteko.

Internet radio show irratia.com webcasts live every wednesday 13:00-14:00 (GMT+1) from Bilbo Hiria Basque radio station. Click here to listen to live stream.

Bilatu hemen: