Lehenengo saioa gaur

irratia.com irrati saioak gaur, abenduak 14, hasi du bere bigarren aro honetako emisioa, uhinetan ezezik byte-etan zuzeneko emanaldiarekin. Lehenengo saio honetan gure ekimenaren aurkezpena egin dugu gehienbat, gure planteamenduak eta helburuak gogoratuz. Duela lau urte irratia.com proiektua abian jarri genuen berbera da gure egungo leloa: “Euskal kultura digitalizatu, kultura digitala euskaldundu”. Baina lehen saio honetan gonbidatuak ere izan ditugu, astero izango dugun moduan, Euskal Herrian interesgarriak iruditzen zaizkigun ekimen, pertsona eta taldeak ekarriko baititugu gure mikrofonoetara. Gurekin Librezale ekimeneko kideak izan dira, software librearen eta, bereziki, egunotan denen ahotan dabilen Firefox programaren inguruan mintzatzeko.

P.D. Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 23 MB).


Informazioa agertu da Sustatun eta Berrian

Asteartero, 18:00etatik 19:00etara, Bilbo Hiria irratiaren uhinen zein Interneteko emisioaren bidez zuzenean igorriko dugu teknologia berriak hizpide izango dituen irratia.com irrati saioa.

Albisteak, elkarrizketak eta agenda teknofiloa jorratuko ditugu saioan, euskararentzat eta euskaldunontzat interesgarriak diren joera eta baliabide berrien gainean informatuz, gonbidatu eta kolaboratzaileekin iritziak trukatuz. Musikak ere izango du lekurik hemen, denetariko musika berri eta ona aurkituz.

Gure entzuleen iruzkinak eta galderak zuzenean jasotzeko, aldi bereko chat berriketa ere izango dugu irratsaioan, Indymediaren EuskalHerria kanalean. Zuzenean entzuterik izan ez duenak, gainera, programak mp3 formatoan eskuratzeko aukera izango du gerora.

3 erantzun “Lehenengo saioa gaur” bidalketan

  1. Saiatuko naiz zuen saioa entzuten. Hasiera behintzat edo…ezin izango dut osorik entzun(pena da)… Animo! Eta Zorionak! Oso itxura ona du honek!

Iruzkinak itxiak daude.